Interbentzio giza-hezitzailea gune irekian
Zer da?
Gizarte heziketako programa, garapen pertsonal
eta sozialerako zailtasunak dituzten gazte eta nerabeei zuzendua (12
urtetik 16ra, nagusiki).
Programaren ezaugarri nagusietako bat
hezitzaileak gazte horiek dauden lekuetara hurbiltzea da, harremana
euren ohiko inguruan sortuz.
Bi proiektu mota jorratzen dira:
- Heziketa proiektu indibidualak: gazteak, zailtasun handienak dituen eremuetan (familian, eskolan, lanean, ...), laguntza hurbila edukitzea da oinarria
- Taldeko heziketa proiektuak: harreman espazioak sortzen dira berdinekin, eurentzat interesgarriak diren jardueren bidez edo lagun talde naturalen aisialdiko jarduerak bultzatuz, harreman dinamikan eraginda.
Sentsibilizazio programak garatu eta lan taldeak bultzatzen dira, baliabide eta zerbitzu komunitarioak egokitzeko zailtasun handienetan bizi diren gazte eta nerabeen beharretara.