Ezinduendako txartela ibilgailua aparkalekuan uzteko
Zer da?
Ezintasun eta dependentzia egoeran dauden pertsonei eskaintzen zaien txartela da. Txartela hau gizarteratzea eta lan txertatzea errazten du, komunitatearen eremu eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen baitu ezintasunen bat duten pertsonei, hauek askotan mugatuak sentitzen badira garraio publikoak erabiltzeko mugitzeko arazoak badituzte. Txartela honen eskaintzen dituen abantailen bitartez, pertsona era autonomo batean garraio probatuaren bidez mugitu daiteke lekuan aparkatzeko txartelak ematen dituen abantailez baliatuz.
Betebeharrak
- Oñatin erroldatua egotea
- %33 baino handiagoa den ezintasun gradua edukitzea
- Mugitzeko arazoak izatea baremo zehatz bat kontuan harturik
Aurkeztu beharreko agiriak
- Ezintasun agiria
- Argazkia
Araudia
-
256/2000 Dekretua, 2000ko abenduaren 5koa. Dekretu honen bidez, ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela arautu eta Europako Batasuneko estandarri egokitu da.