Ezinduendako eguneko zentroa

Zer da

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza behar duten pertsonentzako laguntza zentroak dira. Ematen diren zerbitzuak ondoko hauek dira: garraioa, higiene pertsonaleko zerbitzua, jangela eta osasunaren jarraipena. Era berean, ekintza desberdinak egiten dira norbanakoaren gaitasun fisiko eta psikologikoak mantentzeko.

Eguneko zentroaren helburuak
  • Ohiko ingurunean mantentzea erraztea

  • Erabiltzailearen beharrizanen araberako egitarau egokiak garatu, ahalik eta autonomia maila altuena lortzeko

  • Laguntza eta aholkua emanez erabiltzaileen senideei, hau da, zainketa-lanak egiteko jarraibideak eman etxean ere behar bezala zaindu ahal izan ditzaten

  • Badaude zenbait eguneko zentro lan egunetan soilik harrera ematen dutenak, beste batzuk asteburu eta jai egunetan ere ematen dute.

Betebeharrak
  • Gipuzkoako udalerriren batean erroldatua egotea
  • %33koa baino handiagoa den ezintasun gradua edukitzea edo eta dependentzia graduren bat izatea

  • Zerbitzu bereziko Diputazioko departamentutik pertsonari bere ezintasunaren arabera dagokion errekurtso egokienera orientazioa egina izatea

Aurkeztu beharreko agiriak 
  • NAN 

  • Eskaeraren inprimakia 

  • Medikuaren txosten eguneratua 

  • Pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak

Araudia 
  • 257/1986 Dekretua, 1986ko azaroaren 18koa, ezinduentzako zerbitzu sozialei buruzkoa (EHAA 237. zenbakia, 1986-12-01)
  • 85/1994 Dekretua, otsailaren 8koa, 257/1986 Dekretua aldatzen duena (EHAA, 44. zenbakia, 1994-03-04)