Diru-laguntzak

Zer da?

Gizarte zerbitzuen helburuekin bat egiten duten elkarteek urtean zehar antolatzen dituzten ekintzertarako dirulaguntza, onuradunak Oñatin bizi direnean.

Betebeharrak
  • Egoitza edo jarduera eremua Oñatin duten irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundeak. Era berean, lurralde esparrukoak ere eska dezakete, euren ekintzak herriko eremua gainditzen badute eta dituzten beharrek ez dutenean herriko baliabide berezirik behar
  • Gizarte zerbitzuen esparruarekin lotura duen ekintza izango da, helburua partehartzea, bolondresen promozioa, herritarren arteko elkartasuna eta ondorengo kolektibo baten arazoak dituen herritarrari harrera pertsonala bultzatuko duena: haurtzaroa, gaztaroa, emakumea, ezindua, adinduak, gutxiengo etnikoak, preso ohiak, drogomenpekotasun arazoak dituztenak, pasadikozkoa edo gizarte zerbitzuen laguntza behar duen giza arriskuan dagoen edozein talde
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen erregistroan izena ematea

  • Eskaeraren inprimakia

  • Ekintzen programa

Araudia

Gizarte Zerbitzuen arloko elkarteei dirulaguntzak arautuko dituen Udal Ordenantza.

  • 2005eko urtarrilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua (6 zkia). 

Oñatiko udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako emango dituen dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidez emateko arauak ezartzen dituzten oinarriak

  • 2012ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman da (68 zenbakia).