Udalaren hizkuntza normalizazioa

Helburua

Udal administrazioaren hizkuntza normalizazioa da zerbitzu honen helburua; hartarako udal eremu guztietan euskararen erabilera bultzatzen du. Udalbatzarentzat eta udal zerbitzuentzat egiten du lan zerbitzu honek.

Ezaugarriak eta funtzionamendua

Hauek dira zerbitzuaren eginkizun nagusiak:

  • Udal plantillako lanpostu bakoitzari zein hizkuntza eskakizun ezarri behar zaion proposatzea. Horren ondorioz, hutsik dauden lanpostuak betetzean nahiz sortu berri diren lanpostuak hornitzean zein hizkuntza eskakizun ezarri proposatzea.
  • Udal langileen hizkuntza prestakuntzako plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • Udal administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plana diseinatu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • Udal itzulpenak egitea.
  • Osoko bilkuretan zinegotziei aldi bereko itzulpen zerbitzua ematea.
  • Euskara Baztordearen idazkari lana.