Sentsibilizazioa eta bailarako ekimenak

Helburua

Euskararen ezagutza eta erabilera areagotzen lagundu dezaketen ekintzak sustatzea.

Ezaugarriak eta funtzionamendua

Izaera anitzeko ekintzak biltzen ditu zerbitzu honek:

  • 'Ongi etorri' katalogoa
  • Etorkinen hizkuntza integrazioa: Kanpotik Oñatira bizitzera etorritakoen seme-alabentzat euskara errefortzuak eskaintzen ditugu eskola ordutegitik kanpo helburu komunikatibo batekin, euskara egoki eskuratzea herriko bizitzan integratzeko ezinbesteko bitartekoa delako. Horrez gain herriko etorkin helduentzat euskara ikastaro bereziak eskaintzen ditugu.
  • Euskararen transmisioa. Haur jaioberrien gurasoei euskararen transmisioa ziurtatu dezaten hainbat material bidaltzen zaie, aholkuak, hiztegitxoa, autorako pegatina eta haur kanten CDa. Horrez gain gurasoek haurrekin euskaraz jolasteko bitartekoak izan ditzaten euskal jolas eta kantu ikastaroa eskaintzen dugu. Adibidez, Zorionak! ama izango zara.
  • Berbalagun egitasmoa 
  • Udalekuak euskaraz. Uztailean zehar herriko haurrek goizero euskara modu naturalean erabiltzen jarraitzeko aukera daukate arrakasta handia duten udalekuetan parte hartuz.
  • Euskadiko Kutxa eta Kutxarekin hitzarmena sinatuta dauka Udalak euskararen erabilera erakunde bietan zabaltzen joateko.
  • Lan Mundua. Hizkuntza normalizazioan abiatu nahi duten enpresei Hizkuntza Politikarako Sailordetzarekin harremanetan jarri eta lehen urratsak emateko laguntza eskaintzen dugu. Horrez gain normalizazio planen barruan diharduten enpresekin hizkuntza konpromisoan aurrera eginez Udalarekiko harremanak euskaraz gauzatzeko proposamena egiten diegu.
  • Autoeskolak. Gida baimena euskaraz
  • Errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza
  • Oñatin osasun arreta euskaraz!!

Ekintza hauetako gehienak Debagoiena mailako euskara zerbitzuen elkarlanaren ondorio dira, ondoren datozen publikazioak bezala.

 

haurtxo baten oina

Famili barruko euskararen trasmisioa

 

publikazioak

Publikazioak

  • Idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak... liburuxka, eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarria izan nahi du.
  • Idatziak, etxejabeen komunitateetako agiriak... etxejabeen komunitateko idazkari lanetan diharduten pertsonentzat lagungarri izan nahi du, egiteko hori euskaraz egin ahal izateko.
  • Gazteak eta administrazioa. Gazteak administraziora hurbiltzen direnerako euskaraz hurbil daitezen prestatzea du helburu material honek.
  • Autoeskoletarako gida-baimena prestatzeko euskarazko materiala.
  • Zorionak!, ama izango zara. Ama berriendako
  • Haur etorkinen integraziorako material pedagogikoa.