Gainontzeko Udal Zerbitzuekin elkarlana

Helburua

Oñatiko Udaleko gainontzeko zerbitzuekin elkarlanean euskararen normalizaziorako jarduerak garatzea.

Ekimenak

Kultura zerbitzuarekin elkarlanean

  • Hizkuntzaren transmisioa eta irakurzaletasuna uztartuz, guraso gazteentzat ikastaroak
  • Bertsozaletasuna sustatu
  • Euskarazko zinema sustatzea
  • Komunikabideak: Herrian euskarazko komunikabide sarea sortu dugu, Kontzejupetik eta Oñati Irratiaren bitartez.

Kirol zerbitzuarekin elkarlanean

  • Kirola euskaraz: Deba bailarako gainontzeko herriekin elkarlanean Kirola euskaraz programan hartzen dugu parte. Programa honek hiru helburu nagusi ditu: kirol materiala euskaraz sortzea (urteroko beka bidez), entrenatzaileak prestatzeko euskarazko ikastaroak antolatzea eta kirolean euskararen erabilera zabaltzen jarraitzeko egin beharreko sentsibilizazio lana.
  • Udal kiroldegiko eskaintzak euskaraz bermatzeko egitasmoa
  • Oñatiko eskola kirola: Oñatiko eskola kiroleko mahaiarekin elkarlanean eskola kirola euskalduntzeko urratsak ematen gabiltza.

Gaztedia zerbitzuarekin elkarlanean

  • Gazte etorkinen integrazio programa