Egin zure aukeraketa
Plazako kioskoaren eta frontoiaren arteko zoladura berriztea eta berdeguneak egokitzea
Plazako kioskoaren eta frontoiaren arteko eremuan zoruaren irregulartasunak konpontzea eta berdeguneak egokitzea.
121.000 €
Jaumendirako bidegurutzean oinezkoen irisgarritasuna bermatzea
Oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea Auzabarriko goiko aldean, Arantzazurako biribilgunetik Jaumendiko bidegurutzeraino.
150.000 €
Garagaltza auzoan Kurpide gainetik Soraluze hotelerantz doan ibilbide zatia errekuperatzea
Garagaltza auzoan, Kurpide gaineko iturritxotik Soraluze hotelera doan ibilbidea errekuperatzea, Leintz-bideko galtzadari jarraipena emanez.
109.000 €
Jolas parkeetan elementu berriak jartzea 8-14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat
8-14 urte bitarteko haur eta nerabeen jolaserako, atsedenerako eta sozializaziorako aukerak areagotzeko askotariko elementuak txertatzea egungo jolas-parkeetan.
200.000 €
Pilotaleku txikia jartzea San Martingo kirol kantxan
San Martin auzoko kirol kantxan pilotaleku txiki bat eraikitzea, arauz kanpoko jolas-erabilerarako.
200.000 €
Musika grabatzeko aretoa egokitzea Eltzian
Musika grabatzeko gela bat jartzea Eltzia eraikineko Musika Eltzia espazioan, proiektatutako birgaitzearekin jarraituz.
150.000 €
Herritarrek energia-komunitateak sor ditzaten, Udalak prozesua erraztea
Informazioa eta tresnak emango dituen prozesu bat abiaraztea, interesa duten herritarrek eta entitateek energia komunitarioko proiektuak sor ditzaten.
40.000 €
Ibilgailu elektrikoentzako birkarga-puntuak jartzea
Udal aparkalekuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak jartzea.
40.000 €
Barandak jartzea hainbat puntutan: Zubikoako aparkalekua, Zubikoako pilotalekua eta San Martin auzoko aldapa
Barandak edo eskudelak jartzea puntu hauetan: 1.-Zubikoa kiroldegiko lur azpiko aparkalekuko eskaileretan, anbulatorio aldeko irteeran. 2.-Zubikoa kiroldegiko pilotalekuko harmailetan. 3.-San Martin auzoko aldapan.
84.000 €
Kiroldegiaren aurrealdeko jolas parkean aterpea eta iturria jartzea
Kiroldegi pareko jolas-parkean aterpea eta iturria jartzea.
30.300 €
Komun publikoa jartzea Ur-uhinak ur-jolasen parkean, Eltzia parean.
Berez garbitzen den eta irisgarria den komuna jartzea San Lorentzo eta Ugarkalde banatzen dituen Ur-uhinak izeneko parkean, Eltziaren aurrealdean.
78.700 €
Zaharkitutako zakarrontziak aldatzea
Hondakinak gaika biltzeko zaharkitutako edo apurtutako hainbat zakarrontzi erretiratu eta berriak jartzea.
30.300 €
Udal eraikinetan seinaleztapen irisgarria eta inklusiboa jartzea
Udal-eraikinak errotulazio eta piktogramekin seinaleztatzea, herritarrek errazago irakurtzeko eta ulertzeko.
52.000 €
Hainbat bizikleta aparkaleku jartzea herrian zehar
Bizikletentzako hainbat aparkaleku jartzea herrian zehar, eraikinen eta azpiegituren inguruan.
6.100 €
Berezao auzoko parkeko mahaiak eta bankuak konpontzea
Berezao auzoan, Santa Lutzia ermitaren ondoko hariztian, zaharkituta dauden mahaiak eta bankuak konpontzeko lanak egitea.
5.400 €
Iturrigorriko zelaiak garbitzea
Iturrigorriko zelaian sastrakak moztea eta porteriak eta herdoildutako elementuak kentzea.
3.500 €
Bidaurretako iturria egokitzea
Bidaurretako iturria egokitzea, urak hainbeste zipriztindu ez dezan, irisgarritasun baldintzak beteta.
3.700 €
Kanpantxoko iturri monumentala birgaitzea
Herriko ondarea den Kanpantxoko iturri monumentala birgaitzea, Kale Zaharrean.
15.800 €
San Martingo zuhaiztian kalistenia kirol-praktikarako elementuak jartzea
San Martingo zuhaiztian altuera eta luzera ezberdina duten barraz osaturiko estruktura jartzea, gorputzaren pisua baliatuz ariketa fisikoak egiteko.
15.000 €
Grafitiak edo horma-irudiak margotzea herriko hainbat gunetan
Udalaren jabetzakoak diren eraikin edo espazioetan grafitiak eta mural artistikoak margotzea.
15.800 €
Txakur gorotzak jasotzeko kanpaina egitea
Txakurren jabeek txakur-gorotzak jaso ditzaten-kanpaina egitea.
7.300 €