1. fasea: PROPOSAMENAK EGITEA
Herrian sumatzen dituzun beharrak kontuan hartu eta nahi beste proposamen egin ditzakezu lehen fase honetan.
Proposamenak jasotzeko epea
Irailaren 8tik irailaren 28ra
Proposamenak egiteko bideak
[1] Online:
Udal webgunearen bidez, formularioa beteta.
[2] Postontziak:
Etxean jaso duzun eskuorrian proposamena idatzi eta, ondoren, udal eraikin publikoetan eta ohiko tokietan jarriko diren kutxetan sar ezazu. Proposamen bakoitzeko fitxa bat bete behar da.
Udal ekipamenduetan jarri ditugun kutxen ondoan nahibeste eskuorri eskuragarri izango dituzu.
[3] Aurretiazko hitzordua:
Proposamena idazteko orduan zalantzarik baduzu, edo proposamena idazteko laguntza edo aholkua behar baduzu, aurretiazko hitzordua eska dezakezu Udalean.
[4] Informazio puntuak:
Irailean, informazioa eskuratzeko puntu ibiltaria egongo da herrian zehar. Bertan, zalantzak argitu eta, nahi izanez gero, proposamenak egin ahal izango dira.
Kontaktua
Prozesuari buruzko zalantzak argitu edo informazio eguneratua jasotzeko bide hauek dituzu eskura:
- Jarrai iezaguzu Telegram kanalean,
- Idatzi whatsapp mezu bat 688 679 460 mugikorrera,
- Edo, nahiago baduzu, emaila idatzi partaidetza@onati.eus helbidera,
eta kasu egingo dizugu ahalik eta azkarren.
Baldintzak
Proposamenek bete beharreko baldintzak ondorengoak dira:
- Udalaren eskumenekoa izan behar du.
- Bi urtetan exekutatzeko modukoa izatea eta egiturazko gastu nabarmenik ez ekartzea.
- Interes orokorrekoa izatea eta onura publikoa ekartzea.
- Bideragarritasun teknikoa eta juridikoa gainditzea.
- Gastua 225.000 €-koa baino handiagoa ez izatea.
- Aurretik planifikatuta ez egotea edo dagoeneko exekuzioan ez egotea.
- Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea.
- Baztertu egingo dira orokorregiak diren proposamenak eta propositiboak ez direnak.
- Ezingo da proposatu proiektua abiatzea baldintzatuko duen enpresa, pertsona edo baliabide zehatzik.
Lehen faseko emaitzak
Urriaren hasieran argitaratuko dira.