Oñatiko udala

Aholkularitza psikologikoa

Emakumeen eta lgtbiq+ pertsonen eguneroko bizitzan eragina izan dezaketen egoera edo arazoen inguruko aholkularitza eta orientazioa eskainiko da.

18 urtetik gorako pertsonentzako. Egoera hauetan lagundu zaitzakegu:

  • Zu edo zure haurrak indarkeria matxista sufritzen ari bazarete: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria, indarkeria bikarioa, sexu-indarkeria, etab.
  • Banaketa eta dibortzioak eragindako indarkeria eta ondoezak bizi badituzu,
  • Lgtbiq+ pertsona bazara eta sexu-genero identitateari buruzko orientazioa behar baduzu.
  • Emakume nagusia bazara eta bakardadeak beldurra eragiten badizu,
  • Menpeko pertsonen zaintzailea bazara eta sostengu emozionala behar baduzu.
  • Dolu prozesuan bazaude eta orientazioa behar baduzu: haurdunaldian haurra galdu baduzu, haurdun gelditzeko zailtasunak badituzu edo hurbileko baten heriotzak ondoez sakona eragiten badizu.

Hitzordua hartzeko deitu (943 71 64 04) edo idatziguzu.