Topagunia
Emakumion Etxetik Topagunea egin genuen martxoaren 23an, Etxiaren marka eta iruditegia sortzeko lana borobiltzeko.
Topagune hau lan taldeetan antolatzen diren etxekideen artekoa izan zen. Markaren aurkezpena izan genuen eta ondoren, eskulan-tailerra.
Gobernantza zirkuluan adostu genituen iruditegi berriak izan beharreko oinarrizko irizpideak eta, ondoren, Sorland komunikazio agentzia izan dugu lan honetan bidelagun.
Irudi batek asko trasmitzen digu: konturatu gabe, arreta deitzen digu ala, kontrara, ez gara ohartu ere egiten ikusi dugunik. Irudi, kolore eta formen munduaz ikasteko aukera eman digu prozesuak.
Iruditegi berri honen osagaiak aletuko ditugu datozen lerroetan.
Proiektuak askotariko herritarren arreta piztu nahi du eta etorkizunera begira sortu da. Ekipamendu publiko honek irekia, segurua, anitza, askea eta eraldatzailea izan nahi du. Horren isla izango da bere irudi-unibertsoa.
Eraldaketa eragiteko tokia da Etxia eta hori bere lau printzipioak iruditegiaren oinarrian daude: feminista, intersekzionala, komunitarioa eta ahalduntzailea da proiektua. Bere antolaketa modua ere eraldaketaren parte da: gobernantza partekatuak oinarri sendoa eta egitura malgua ditu. Emakumeen etxearen funtzionamendu eta dinamikak bilatzen du instituzioen zurruntasunetik ihes egin eta egiteko modu berriak probatzea, eta horretarako baimena ematen dio bere buruari. Bereizgarri hau presente ere dago bere marka iruditegian.
Ateak ireki aurretik ibilbide luzea egin du proiektuak Udalaren eta herritarren eskutik. Marka unibertsoak keinu egiten dio bai Emakumion Etxia Eraikitzen parte hartze prozesuari (2022-2025), baita Udalari, proiektuaren parte baitira, biak ala biak.
Koloreak, ikurrak, tipografiak landu ditugu hilabeteotan eta horien aurkezpena izan genuen Topagunian. Ondoren, eskulan-tailerra izan genuen.
Buru, bihotz eta eskuz osatu dugu Etxia eta bere iruditegia.
Ateak irekitzeko irrikitan gaude.
Zatoz!