Oñatiko udala
Izan parte
2025/04/28

Talde lanera itzuli gara!

Taldeak irekita daude eta gonbidapena egiten diegu herriko emakumeei parte har dezaten.
Card image cap

Zubigile taldea Etxiaren kanpo harremanetaz arduratzen da: Oñatiko zein eragile eta kolektiborekin harremandu nahi dugun pentsatzen dihardute eta irudikatu nahi dute Etxian eragile horiek parte hartzeko zein osagai behar ditugun.

Bisionaria taldea Etxiari epe luzeko begiradarekin begiratzen dio. Etxiaren izenak izan beharreko osagaien inguruan gogoeta egin dute, besteak beste.

Gobernanta taldea koordinazioaz eta estrategiaz arduratzen da. Etxiaren antolaketa eta gobernantza eredua lantzen aritu da; proposamenak jasotzen ditu zein izango diren erabaki eremuak eta nola koordinatuko diren. Kudeaketa eta gobernantza bereiziko dituen eredua da: kudeaketa Udalaren ardura izango da eta gobernantza, berriz, Udalaren eta etxekideen artekoa izango da. Eredu berritzailea izango da eta soziokrazian inspiratzen da.

Programatzaile taldea hasi da Etxiaren irekiera irudikatzen: Etxia herri guztiari irekiko da eta horretarako, askotariko behar eta interesei erantzungo dien programazioa onduko du.

Saltsera taldeak, azkenik, ekintzan jartzen du indarra. Martxoak 8ko mobilizazioan parte hartu zuen eta datozen hilabetetan adin ezberdinetako emakumeen eta eragile feministen arteko harremanak saretzeko erronkari heldu nahi dio. Ekaineko topagunean giroa sortzeaz ere arduratuko dira.

Kohesio eta elkarbizitza taldea etxekideen eta etxeko erabiltzaileen arteko harremanak, kohesioa eta gatazkak kudeatuko dituzte. Horretarako, elkarbizitza kodeak eta gatazken kudeaketarako irizpideak landuko dituzte. Sortzeke.

Bidelagunak bizitzako etapa horretan, aldaketa garaian, zailtasun momentutan, behar duen horri akonpainamendua eskainiko diete bidelagunek. Sortzeke.

Etxekoandreak etxearen parte izateko modu bat gehiago izango da; etxeko programazioan parte hartu, etxean egon, etorri berriei harrera egingo diete; finean, etxea biziko dutenak izango dira. Sortzeke.

Izan Etxekide

Lan taldeetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herriko emakumeak; elkar trukerako, ikasteko, ahalduntzerako espazio interesgarriak dira. Pausoz pauso, Etxia guztion artean eraikitzen ari gara. Zu ere parte izatea nahi dugu. Interesa baduzu, zure tokia aurkitu nahi baduzu edota Etxiaren inguruko zalantzak, kezkak, badituzu, deitu edo idatziguzu: berdintasuna@onati.eus 688 78 52 47

Izan parte!