Oñatiko udala
Izan parte 24/25
2025/04/28

Gizonen Foroa

Gizonen Foroko saio bat eskaini genion Emakumion Etxiari buruz gogoeta egiteari.
Card image cap


Nola har dezakete parte gizonek Emakumion Etxian? galdera abiapuntutzat hartuta gogoeta gidatua egin genuen. Gizonek berdintasunaren alde duten ardura eta egitekoan berretsi ziren eta zentzu horretan, Emakumion Etxiaren proiektuaren parte izatearen garrantzia azpimarratu zen.

Etxian tartea izango da ez bakarrik egiteko, baita egoteko ere. Zentzu horretan, guztiontzako espazio segurua eta eraldatzailea izan dadin urratsak emango dira, askotariko gogoeta eta momentu ezberdinak partekatuta: gizonei irekitako hitzorduak egoteak aukera eraldatzaileak biderkatzen dizkigula sinesten dugu.

Bada, momentu horiek sortzeko urratsak emango segiko dugu datorren ikasturtean.