Oñatiko udala

Zineko butakak berrituko dira udako oporrak aprobetxatuz

2016/07/05
Card image cap
52 eserlekuren atzealdeko fundak aldatuko dira

  13 urte dira kultur etxeko zine aretoa ireki zela. Erabileraren ondorioz, aretoko eserlekuetako fundak apurtuz joan dira. Konkretuki, aretoan dauden 128 butaketako 52tan, estalki-oihalak, atzealdetik, apurtu dira. Kultura arduradunak, CINETRONICA enpresarekin, zineko butakak jarri zituen enpresarekin harremanetan jarri dira eta apurtutakoa berritzeko eskaintza eskatu diote.

  Puskatuta dauden fundak kendu eta berriak jarriko dira. Egingo diren funda berriak velcro bidez erantsiko dira butakaren armazoitara. Bide batez, apurtuta dagoen eserleku bat ere konponduko da. Lanak, uda partean, zine aretoa itxita dagoela egingo dira, zerbitzua ez oztopatzeko. Hori da behintzat, enpresari jarri zaion baldintza, hau da, irailean zine-emanaldien denboraldia hasi aurretik lana eginda egotea. Lanak, tailerrean aurreratuko dituzte, estalki-oihalak jada eginda ekarriko baitituzte.  Zine aretoko butaketatik apurtutako oihala kendu eta berria egonkor jartzeko lanak, pare bat egunetan egingo dira.

  Zineko butaken atzealdeko fundak berritzeko lanek, 3993 euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!