Udalekuetako begirale izateko 71 lagun kontratatuko dira
Euskarazko azterketak eginda, udalak zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituzten udalekuetako begirale-hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu da. Merituen araberako puntuazioa kontutan hartuta osatu den zerrendan lehenengo 71ak letra ilunagoz idatzita daude, horiek dira begirale izateko hautatu direnak, baldin eta, indarrean beste lan kontraturik ez badute. Hori ere udalak kaleratu zuen lanpostu deialdian zehazten zen, alegia, udalak egiten duen kontratazioa ez dela bateragarria indarrean den beste lan kontratu edo funtzionario izendapenarekin. Beraz, halakorik duenak udaletxean jakinarazi beharko du ahalik eta azkarren, bateraezintasuna aztertzeko.
Udalekuetako begirale izango direnek gainera, formazio saioak izango dituzte maiatzaren 25ean eta ekainaren 15ean. Hauetara joatea derrigorrezkoa da. Horregatik, ezintasunen bat dutenei aurrez jakinaraztea eskatzen zaie. Bihar da ezintasun hori adierazteko azken eguna.
Udaleku irekietako begirale izateko azken zerrenda, udaletxeko iragarki taulan eta udal wegunean ikusi daiteke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!