Udaleku irekietan begirale izateko euskara maila egiaztatu ez dutenek azterketa egin beharko dute

2018/03/23
Card image cap
Martxoaren 27an, 11:00tan izango da euskaltegian

  Udaleku irekietan begirale izateko EGA edo hirugarren hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatu da, aurten lehenengo aldiz. Orain arte meritu moduan kontutan hartu eta baloratzen zena, bete beharreko baldintza gisa jarri da aurten. Horregatik, eskaera egiterakoan egiaztagiria aurkeztu behar zen. Halakorik egin ez dutenei, dena den, euskara maila erakusteko aukera emango zaie euskara azterketa eginda.

  Dokumentazioa osatzeko epea gaur amaitzen den arren, 30en bat lagunek egin beharko dute aipatu euskarazko azterketa. Froga, asteartean, hilaren 27an, 11:00tan udal euskaltegian egingo da. Hortik aurrera , euskara mailaren baldintza eta gainontzekoak betetzen dituztenak gogoan hartuta, begirale izateko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!