Oñatiko udala

Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak hitzarmena adostu dute Naziometroa babesteko

2021/06/10
Card image cap
Naziometroaren aurkezpen bat
Euskal Burujabetzaren Barometroak Fundazioaren eta EHUren parte hartzea du

  Olaso Dorrea Fundazioa Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategia ekimenaren sustatzaile da. Ekimen horren baitan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldearekin batera, Naziometroa, Euskal Burujabetzaren Barometroa ikerketa abiatu du Fundazioak.

  Naziometroak euskal herritarren nahi eta gogoen inguruan ezagutza zabalagoa izateko aukera emango du eta euskal herri erakundeen esku-hartze eta interbentzio ildoak zehazkiago eta ezagutza gehiagorekin aurrera eramateko aukera ahalbideratuko du, baita udal mailan ere.

  Adostu berri den hitzarmenak Naziometroaren ekimena aurrera eramateko ekarpen ekonomikoa egitea eskatuko dio Udalari, 3.500 euroko dirulaguntza urtero. Nazioametroaren urteroko emaitzak jakinaraztea eskatuko zaio berriz Fundazioari eta Udalak hala nahi badu emaitza horien aurkezpen publikoa Oñatin egitea eskatu ahal izango du.

  Olaso Dorrea Fundazioaz ari garelarik, esan bestalde, Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarrak ekarpen berezia egin berri diola bertako artxibategiari. Punto y Hora, Argia, Zutik eta beste hainbat aldizkarien bilduma osoak eman dizkio Agirrebaltzategik Bergarako Olaso Dorrea artxibategiari, ondare bibiografikoaren funtsa osatuz joateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!