Oñatiko udala

Pentsioen eroste ahalmena ziurtatzeko aldarrikapena itzuli da plazara

2022/09/13
Card image cap
(Arg: Goiena)
Astelehenetako elkarretaratzeak irailaren 5ean hasi zituzten berriro

  Udako etenaren ondoren asteleheneroko elkarretaratzeak plazara itzuli dira. Pasa den astean oraindik askok ez zuten gogoan baina atzo lagun gehiago bildu ziren.  Argindar eta errekaien garestitzeak gainontzeko produktuen prezioetan eragin dute eta udazken-negu gogorra iragartzen dute adituek. Zenbait pentsiodunentzat lehendik ere zaila zen egoera are eta zailagoa bihurtzen ari dela salatu zen plazan, pentsioen eroste ahalmena ziurtatzeko  KPI errealaren araberako igoera aplikatzea eskatzearekin batera. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatu ziren, besteak beste.

  Pentsionisten aldarrikapenen aldeko sinadura bilketa egin zen udaberrian eta Euskal Herrian 70.000 sinadura batu ziren. Oñatin ia 1.100 izan ziren. Sinadura guzti horiek Madrilera, Diputatuen kongresura eramango dira urrian. Bertan elkarretaratzea egingo da, seguruenera. Aurretik baina, Nagusien eguna ospatuko da, urriaren 1ean.

  Udako etena atzean utzita pentsionisten elkarretaratzeak astelehenero plazan egingo dira, 12:00tan hasita. 2018ko urtarrilean ekin zioten Oñatiko pentsionistek astelehenero elkartzeari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!