Oñatiko udala

Oñatik aurreikusitakoa baino 848 mila euro gehiago jaso ditzazke Foru Funtsetatik

2021/10/19
Card image cap
Markel Olano Batzar Nagusietan, atzo (Arg: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Urriko aurrelikidazioaren arabera 55 milioi euro gehiago leudeke Gipuzkoako udalen artean banatzeko

  Urteko zerga bilketa aurreikusitakoa baino hobeto doa euskal ogasunentzat eta horrek isla izango du udalen finantzaketan. Aurtengorako eginak zeuden aurreikuspenak hobetu dira, ia %11,5eko hazkuntza extra izatea espero da eta ondorioz, urte hasieran aurreikusten ez ziren 55 milioi euro gehiago izango dira Gipuzkoako udalen artean banatzeko, baldin eta urteko azken hiruhilabetekoan ogasun kontuak asko iraultzen ez badira. Baina azkenean zenbat diru batuko den eta, ondorioz, udalen artean zenbat banatu ahal izango den, otsailean egingo den azken likidazioan jakingo da. Baina aurreikuspenak baikorrak dira une honetan, eta halaxe adierazi zuen Ahaldun Nagusi Markel Olanok, Gipuzkoako Batzar Nagusietan atzo.

  Zerga bilketa kasik %12 handitzea aurreikusten da, iazko likidazio datuekin alderatuta. Esanguratsua da pandemia aurretik eta errekor urtea izan zen 2019arekiko hazkundea ere izango litzatekeela, %3 gehiago bilduz. Datorren urtera begira hazkundearekin jarraitzea aurreikusten du Aldundiak. Kopuru guzti horiek eskutan 2021ko Foru Funtsaren lehen errebisioa eta 2022rako aurrekontua jakinarazi dute.

  Herrira etorrita, eta otsaileko likidazioan oraingo aurreikuspenak bere horretan mantentzen badira, Oñatik urte hasieran agindutakoa baino 848.511 euro gehiago jasoko ditu Foru Fondoetatik, eta 2022an berriz, 8.796.428 euro, hau da, aurtengorako aurreikusi zena baino milioi bat 140 mila euro gehiago, gutxi gora behera. Horrek esanahi du sozialki eta ekonomikoki oso gogorra izan zen iazko urtearen ondoren udalak diru baliabide gehiago izango dituela covid-ak eragindako krisia eta ez ohiko gastuek eragindako egoerari buelta emateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!