Oñatiko udala

Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua bereziki indartuko da domekan

2021/01/08
Card image cap
Auto partikularretan joatea saihestu nahi da

  Biharko elurra iragarrita dago berriro, eta horrelakoetan, Arantzazu ingurura jende asko hurbiltzen dela jakinik, domeketako zerbitzua indartzea erabaki dute udal arduradunek. Bi autobus txiki jarriko dira, beti ere, errepidea garbi eta zabalik badago. Autobus handia jartzea baloratu da baina Arantzazuko aparkalekuan buelta hartzeko arazoak izan ditzakeela eta, bi ibilgailu txiki jartzea egokiagoa dela ondorioztatu da. Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartuz, auto partikularrak erabili beharrik ez izatea eta arriskuak saihestea lortu nahi du udalak. Eta bide batez, Arantzazuko aparkalekuak bete eta kolapsatzea saihestu nahi da. Horregatik, herritarrei bereziki autobus zerbitzu publikoa erabiltzea eskatzen zaie.

  Herribusak ohiko ordutegia beteko du domekan; zerbitzua 7:30tan hasi eta 18:00tan amaituko da. Gogoratu Arantzazutik ordu puntuetan abiatzen dela autobusa eta Oñati herrigunetik berriz, eta erdi denean.

  Beti ere eguraldiak hartarako aukera ematen badu, eta elurra traba ez bada eta errepidea zabalik badago, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua bereziki indartuko da domekan. Aurkera aprobetxatu eta Arantzazura joan-etorria egiteko autobusa erabiltzeko gomendioa zabaldu da udaletxetik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!