Mª Carmen Telleria Rodriguez proposatu da Oñatiko bake epaile izateko

2021/06/08
Card image cap
Osoko Bilkurak onartutako izendapenari onespena eman behar dio Euskal Auzitegi Nagusiak

  Azken Osoko Bilkuran aztertu eta onartu zen gaia. Mª Carmen Telleria Rodriguez Oñatiko bake epaile izendatzea onartu zuen udalbatzak, aho batez. Hala jakinaraziko zaio Bergarako epaitegiari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzari, izendapena egitea, azken erakunde honi baitagokio.

  Martxoaren 21eko Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen bake epaile eta ordezko karguak betetzeko deialdia abian jartzea, aurreko prozesutik ia bost urte pasata, izendapenak iraungita baitzeuden. Hautagai bakarra aurkeztu zen eta berau bake epaile titular izendatzea onartu zen maiatzeko Osoko Bilkuran, aho batez.

  Mª Carmen Telleriak badaki zer den bake epaile izatea, 2011tik 2015era, lehen aldiz, eta 2016an bake epailearen ordezko izendatu ondoren, hilabete gutxiren buruan, titular izendatu baitzuten berriro. Orain puntura arte horretan aritu da eta beste lau urtez jarraitzeko proposatu dute.

  Gaur egun bake epaileek jaiotza, heriotza eta antzerako egiaztagiriak sinatzen dituzte eta zenbait instrukzio bideratzen dituzte. Gatazka txikietan eta epaitegietara iritsi gabe kontziliazio edo lagunarteko ekintzak bideratzen dituzte eta ezkontza zibilak ere egiten dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!