Lege Soziologia Institutuko 2015eko mintegi egutegia amaitzear

Familia eredua aldatzen ari da, ugalketarako teknikek garapen handia izan dute azken urteotan eta migratzaileen ohiturek ere familia harremanetan eragiten dute. Baina ba al dakigu gure inguruan zer nolako familia harreman berriak sorrarazten dituzten? Zer nolako bilakaera gertatzen ari ote den arlo honetan Europan eta mendebaldeko herrialdeetan? Aldaketa hauek eragiten ote dute lege instituzioetan, politiketan edota erakunde erlijiosoetan? Horretaz guztiaz eztabaidatzeko Europa mailako 14 adituk bat egin dute Unibertsitate Zaharrean.
Atzo hasi zen mintegia gaur arratsaldean amaituko da eta horrela itxiko da Nazioarteko Lege Soziologia Institutuan aurtengo prestatu dituzten mintegien egutegia. Apiriletik orain arte, 17 workshop edo mintegi egin dira Unibertsitate Zaharrean eta munduko txoko ezberdinetatik etorritako 377 ikerlari bildu dituzte.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!