Lege Soziologia Institutuak gertu du aurtengo mintegi egutegia

Zuzenbidearen printzipioa,demokrazia militantzia Europan; Familia abokatuak eta familia justizia, Epaiketak, emozioak eta emozional lana; Gizarte berreraikitze prozesuak giza eskubideen urraketa gogor eta luzeen ondoren; Desberdintasun konplexuak eta diskriminazio moduak gizarte pluraletan; Feminismoaren laugarren olatua; Emakume nerabeak eta zigor sistemak: Latinoamerika eta Europako esperientzien eztabaida izenburuko gaiak aztertuko dira besteak beste, mundu osoko adituak bilduko dituzten mintegi ezberdinetan.
Ingelesez eta gazteleraz izango dira programatu dira mintegiak. Euskaraz ere egin izan da inoiz baina aurten ez da halakorik jaso egitarauan, seguruenik eskaera ere ez delako egin. Izan ere, institutuak mintegi eta lan bileretarako eskaerak jasotzen ditu eta horiek egutegian moldatzen saiatzen da. Denbora behar izaten da lehen eskaera aurkeztu eta lan bilera prestatzeko. Pentsa, 2019an zehar Oñatin bildu nahi duten elkarte eta adituek oraintxe egin behar dute eskaera. Epea, otsailaren 9an itxiko da.
2018ko workshop egitarauan jaso diren 16 mintegietatik bat Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakasleen koordinaziopean egingo da. Desberdintasun konplexuak eta diskriminazio moduak gizarte pluraletan izenekoa da; ekainaren 7 eta 8an egingo dena. Baina aurtengo lehenengo lan bilera edo mintegia apirilaren 12-13an egingo da eta azken berriz, uztailaren 26 eta 27an. Apiriletik eta irailera arteko tartea eskaintzen da era honetako lan bilerak Oñatin egiteko, urritik martxora Lege Soziologia Institutuak eman ohi duen master ikastaroa izaten baita unibertsitate zaharrean. Antixena Jauregiko egoitza eta institutua bera ikaslez beteta izaten da udazken-neguko hilabeteetan eta hauek master ikastaroaren alde teorikoa amaitu eta tesina lantzera beren jaioterrietara itzultzen direla aprobetxatzen da bestelako adituen lan bilerak programatu ahal izateko.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!