Lau ordu eta erdiko argi mozketa egingo dute Garagaltzan eta Olate eta Lamiategiko zentraletan, uztailaren 30ean

2020/07/21
Card image cap
Santa Anako CTI transformazio zentroa lekuz aldatu behar dute

  CTI transformazio zentro hori zutoin baten gainean dago, Santa Ana monasterio inguruan, eta txabola batera aldatuko da. Aldaketa hori egin ahal izateko lau ordu eta erdiko argi mozketa egingo da datorren asteko ostegun arratsaldean, uztailaren 30ean, 15:00tatik 19:30tara.

  Lekuz aldatuko den transformazio zentroa Garagaltzan dago eta argindar etenak nagusiki auzoari eragingo dio, konkretuki: Garagaltza auzoko 6tik 16ra arteko eraikinei eta 26, 26 A eta 26 B eta 41, 43, 46 eta 47 zanbakidun eraikinei. Horrezaz gain, hilerriko argiteria publikoa ere kenduko da eta Olateko eta Lamiategiko zentraleko hornidura ere etengo da. Uztailaren 30ean argirik gabe geratuko diren baserri eta eraikinetara argi mozketaren ohartarazpenak banatuko dira datozen egunotan.

  Horrelakoetan egin ohi duenez, argia, lanak amaitu ahala eta aurre abisurik gabe emango dela jakinarazi du Oñargik. Eta era berean, arratsalde horretan aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!