Oñatiko udala

Kirol elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzen ebazpena aztertuko da Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/05/19
Card image cap
Elementu eskultoriko bat aukeratzeko ideia lehiaketaz ere arituko dira

  Herriko elkarteek kirola sustatzeko antolatzen dituzten ekintzetarako eta kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak ematen ditu Udalak. Hartarako zabaldu zen epean 12 eskaera jaso ziren eta guztiak diruz babestearen aldeko iritzia eman du Kirola batzordeak baina erabakia Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio. Gaia arratsaldeko bileran aztertuko da.

  Eltzia aurrealdeko berdegunean jartzeko elementu eskultoriko bat aukeratzeko ideia lehiaketa deitu zela ere adierazi genizuen orain aste batzuk. Proposamen bakarra jaso da, gaztainondoari aitortza deritzona, hain zuzen, eta hori exekutatu eta instalatzeko lanen esleipena onartzea proposatuko da gaurko batzarrean.

  Arrikrutzeko argiteriaz ere berba egingo da, argiteria aldatzeko hornidura kontratatzea proposatuko baita. 17:00tan hasiko da asteko gobernu batzarra eta lan zerrendan 8 gai edo puntu jaso dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!