Kirol begiraletarako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira

2021/06/16
Card image cap
(Arg.Goiena)
Erreklamazioak aurkeztu eta dokumentazioa osatzeko epea ostiralean amaituko da

  Uda kanpainako beharretarako kirol begiraleen deialdira 22 lagun aurkeztu dira. Horietatik 6 prozesutik kanpo utzi dira eskatutako titulazioa edota sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa ez aurkezteagatik. Onartu eta baztertuen bina zerrenda osatu dira, kirol zerbitzu orokorretarako, batetik, eta patinaje edota eskalada zerbitzu espezifikoetarako, bestetik.

  Atzo arratsaldean argitaratu ziren behin behineko zerrendak udaletxeko iragarki taulan eta web atarian. Era berean, erreklamazioak aurkeztu edo dokumentazioa osatzeko ekainak 18, ostiralera arteko epea finkatu da.

  700 pasa lagunek ia 1300 ekintzetan parte hartuko dute aurten uda kanpainan. Osatuko diren ekintza taldeei erantzun ahal izateko 14-15 bat begirale kontratatzea aurreikusten da. Udako kirol kanpaina ekainaren 28tik uztailaren 23ra luzatuko da aurten; lehen txanda uztailaren 9an amaituko da eta bigarrena uztailaren 12an hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!