Kirol begiraletarako hautagaien merituak baloratu eta argitaratu dira

Uda kanpainan kirol begirale izateko izena eman duten hautagaien formazioa eta lan eskarmentua baloratu da eta bi zerrendatan argitaratu da: kirol zerbitzu orokorretarako hautagaiena batetik, eta kirol espezifikoetarako aurkeztu direnena bestetik. Bigarren zerrenda honetan gainera, eskalada eta patinajea berezitu dira. Zerbitzu orokorretarako zerrendan 18 hautagaien merituak puntuatu dira eta kirol espezifikoetarakoetan 14renak, batzuk eskaladarako, beste batzuk patinajerako eta hiru hautagairenak, bietarako.
Kirol begiraleen puntuazioak udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusgai daude.
Erreklamazioetarako epea bihar amaitzen da baina emaitzak berrikusi ahal izateko aldez aurreko hitzordua eskatu behar da honako telefno zenbakira deituta: 688 745 063.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!