Oñatiko udala

Kirol begiraleen aldi baterako kontrataziorako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira

2017/05/30
Card image cap
Onartuen puntuazioa ere kaleratu da

  Uda kanpainari aurre egin ahal izateko hainbat kirol begirale kontratatuko ditu udalak. 28 lagunek eman zuten izena eta 22 onartu dira behin betiko zerrendaren arabera. Gehienak zerbitzu orokorreko beharretarako onartu dira; 5 zerbitzu orokorretan ez ezik, eskalada edo patinaia ikastaroak emateko onartu dira eta beste 2 zerbitzu espezifiko moduan sailkatu diren horietakoren bat emateko soilik, izan ere, horretarako aurrez esperientzia egiaztatua izatea eskatzen baitzen. Eta zerbitzu espezifikoan eskatzen den esperientzia hori ez egiaztatzeagatik, zerbitzu orokorretarako beharrezkoa den formazioa ez egiaztatzeagatik edo aurten lehen aldiz eskatzen zen sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa ez aurkezteagatik, 6 hautagai prozesutik kanpo utzi dira. Onartutako hautagaien behin betiko puntuazioa ere argitaratu da. Zenbait kasutan dokumentazio osagarria aurkeztu da eta horrek, aurrez egindako balorazioa eguneratzea ekarri du.

  22 lagun dira esan bezala udako kanpainari aurre egiteko kirol begirale gisa onartu diren hautagaiak. Kontratua zenbati egingo zaien ordea zehazteke dago oraindik,  jasotako eskaerak baloratzen ari baitira kirol arduradunak. Ekintza bera ordutegi ezberdinetan egingo duten taldeak nola bateratu aztertzen ari dira, kontratatuko diren begiraleen dedikazioa ahalik eta osatuena izan dadin. 

  Hautatzen diren begiraleei pertsonalki jakinaraziko zaie eta guztiekin prestaketa bilera egingo da ekainaren 19an. Saio horretara joatea derrigorrezkoa izango da. Kirol begirale izateko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak eta puntuazioak ikusgai daude udaletxeko iragarki taulan eta web atarian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!