KALEAN udako kultur egitarauak berrikuntzak dakartza

2015/06/16
Card image cap
Herriko eragileekin elkar lanean, eszenatoki eta gune ezberdinetan antolatu dira ekintzak ekaina, uztaila eta abuzturako

  Iaz hasitako bideari jarraituz herriko eragileekin elkarlanean antolatu da aurtengo KALEAN egitaraua. Musika, antzerkia eta aurten estreinakoz, ipuin kontaketa saioa eta zinea aire librean programatu dira ekaina, uztaila eta abuzturako.

  Lehen ekitaldia ostiralean bertan gauzatuko da, Jose de Azpiazu musika eskolakoen eskutik, ikasturte amaierako kontzertua izango baita Lazarragako lorategian. Datorren astean berriz, “Udako gauak” izeneko kontzertua egingo du Ganbara abesbtzak Bidaurretako eliza atarian.

  Uztailean, amodiozko ipuinen kontaketa saioa eta Tristan Crowley-ren kontzertua egingo dira Lazarraga lorategian. Kantoikrit gaueko bizikleta lasterketa eta zinea aire librean emanaldia ere eskainiko dira. Azken hau, plazako pilotalekuan egingo da.

  Abuztuan amaitzeko, Ulysses ensemble taldearen kontzertua eta Zapatos en el aire kale antzerkia izango dira.

  KALEAN programazioa, uztaila-abuztuan nahikoa hankamotz geratzen zen herriko kultur eskaintza pitin bat osatzeko asmoz abiarazi zen. Gaztelekuaren ekimena zena, herriko eragileen eta beste udal departamentu batzuen ekarpenez aberastuz joan da. Egitaraua urtez urte borobildu da eta kanpotik datozen artisten emanaldiak herrikoen ikuskizunekin  osatuz joan dira. Aurten ere hala egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!