Jose de Azpiazu musika eskolako 7 ikaslek Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute asteburuan

2022/02/10
Card image cap
Bi aretotan 22 saio antolatu dira jende pilaketak saihesteko

  Andoaingo piano jaialdia 6 eta 18 urte arteko piano ikasleei zuzenduta dagoen arren, Oñatitik 14 urtera arteko ikasleak joango dira, lau, 11 urte artekoen A kategorian arituko dira eta hiru, 14 urtera arteko B kategorian.

  555 piano ikasleek parte hartuko dute Andoaingo XVII. piano jaialdian, zapatu eta domekan. Aurreko urteetan baino kopuru txikiagoa da eta piano jole guztiak gainera bakarka arituko dira, hau da, ez da lau edo sei eskutara aritzeko aukerarik izango, egungo osasun egoerak hala eraginda.. Protokolo berezia prestatu da jaialdirako eta Bastero kulturguneko auditorio eta ekitaldi aretoan 22 saio antolatu dira, jende pilaketak saihesteko.

  Andoaingo jaialdian piano-joleak adinaren arabera bereizten dira. 11 urte bitartekoenen gaztetxoenen mailan, Joan Diaz, Nahia Aldasoro, Irati Egaña, eta Ainhoa Dorado oñatiarrak arituko dira eta 14 urte bitartekoenen B mailan berriz, Irati Atxa, Sara Txintxurreta eta Telma Migel arituko dira.

  Andoaingo Bastero kulturgunean larunbatean eta igandean izango den piano jaialdi hau prestatzeko eta bereziki gaztetxoenak publiko aurrean jotzera ohitzen joateko, entzunaldia egin zen Arrasateko Amaia antzokian urtarrilaren 31n. Debagoienako musika eskola ezberdinetako ikasleak aritu ziren, tartean, Jose de Azpiazukoak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!