Ia 7.300 euro banatuko dira gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzen bigarren deialdian

2021/12/21
Card image cap
"Broken legacy" taldeak udalaren dirulaguntza jasoko du
Hainbat bideo klip eta CDren grabazioak diruz babestuko dira

  Urriaren 15etik azaroaren 10era arteko epea izan zuten herriko gazteek elkarte nahiz sormen lanetarako udalaren dirulaguntzak eskatzeko. Epe barruan zortzi eskaera jaso ziren eta zazpi babestea erabaki du Haur eta Gazteria departamenduak.

  Broken legacy taldeak hiru bideo klip grabatzeko dirulaguntza eskatu du baina bitarako bakarrik eskuratuko du, Ostoak eta Ezezaguna abestien bideo kliperako, alegia. Lehen lerroa taldeak CDa grabatu, masterizatu eta kopiak egiteko eta bideo klip bat grabatzeko laguntza eskatu du eta eskuratuko du. Proiektu bikoitza aurkeztu du baita ere Algaraz elkarteak, hau da, Gure mitologia izeneko kantua eta honi dagokion bideo klipa grabatzea. Honek ere udalaren dirulaguntza jasoko du. Aitor Regueiro Plazaolak berriz, CDa grabatu, masterizatu eta kopiak egiteko dirulaguntza eskatu eta jasoko du. Guztira, 7.290 euro banatuko dira, bigarren deialdi honetarako zegoen diru poltsa guztiz agortuta.

  Pasa den ekainean jada, dirulaguntza hauen lehen deialdian, hiru eskatzaileren sei proiektu diruz babestu zituen udalak: Inguma taldeak diska grabatu eta masterizatzeko laguntza jaso zuen, Unai Osak abestia grabatzeko eta Zarramarra taldeak sei podcast egin eta zuzeneko hiru saio prestatzeko. Guztira, 4.700 euro banatu ziren ekainean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!