Ia 6000 € banatuko ditu Haur eta Gazteria departamentuak elkarteen sustapena eta gazteen sormen lanetarako
Irabazi asmorik gabeko gazte taldeen jarduerak eta egitarau konkretuak garatu daitezen eman ohi ditu Haur eta Gazteria departamentuak gazte elkarteentzat eta sormenerako diru-laguntza hauek. Apirilaren 21ean amaitu zen epean bost eskaera jaso ziren. Bostak ekonomikoki babestea erabaki berri da.
Kimera, Saiak eta Algaraz taldeek disko bana grabatu eta argitaratzeko laguntza izango dute. Gainera, Algaraz taldeak bideoklipa grabatzeko diru laguntza ere eskatu du eta onartu egin zaio. Txantxiki familia elkarteak berriz, urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko udalaren laguntza ekonomikoa eskuratuko du. Talde eta elkarte bakoitzak aurkeztu dituen proiektu eta eskaeren araberako laguntza jasoko du. Guztira, 5715 euro banatuko dira. Horrelakoetan egin ohi denez, orain, laguntzaren % 60a ordainduko da eta egindako gastuak faktura bidez egiaztatu ondoren gainontzeko % 40a.
Elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako diru laguntzen lehen deialdian zegoen diru guztia agortu ez denez, urrian, bigarren diru laguntza deialdia egingo da. Ordurako ia 4300 euro geratu dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!