Hilerrian lapurreta ugari salatu dira azken asteotan

Urtea hasi zenetik hilerrian materiala lapurtu dietenen15 salaketa aurkeztu dira udaltzaingoan. Azken hilabetean gainera, egoerak okerrera egin du. Hilerrian orokorrean ez da balio ekonomiko handiko gauzarik izaten,baina bai sentimendu bereziz jartzen diren loreak, kandelak, faroltxo, irudi eta bestelako apaingarriak. Halakoak lapurtzen ari direla salatu dute hainbat herritarrek. Kanposantuko kaperatik ere kandelak eta bestelakoak desagertu dira.
Ertzaintzari eman zaio gertatutakoaren berri eta gaur goizean, hilerrian bertan ikertzen aritu dira ertzainak eta udaltzainak. Susmoren bat badutela adierazi digu udaltzain-buruak baina probak behar dituzte.
Udal hilerria egunero eta ordutegi zabalean irekitzen da,8:00tatik 20:00tara. Hamabi ordu horietan beti ez da jenderik izaten eta hutsik dagoen garaia aprobetxatzen dute lapurrek bertako gauzak eramateko. Azkenaldian, lapurreta salaketak asko ugaldu dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!