Herritarren argazki eta ilustrazioak nahi dira 2016ko udal egutegia irudikatzeko

Udaleko Euskara Zerbitzuak osatzen duen egutegia berrikuntzekin dator. Egutegiak folio edo A4 tamainako 12 orri izango ditu, eta oñatiarrek egindako argazkia edo ilustrazioak erabiliko dira. Horretarako, Euskara Zerbitzuak herritarrei dei egin die egutegia ilustratzeko irudiak bidali ditzaten, argazkiak edo ilustrazioak.
2016ko egutegiak euskararen aldeko mezua zabalduko du urtero legez. Euskaraz gara lema aukeratu da.
16 urtetik gorako edozein oñatiarrek parte hartu dezake udal egutegia irudikatzeko deialdi honetan. Bidaliko diren argazki eta ilustrazioak euskarari edo Oñatiri erreferentzia egitea eskatzen da. Lanak, JPG edo TIF formatuan aurkeztuko dira eta behar besteko kalitatea izatea eskatzen da. Lanak aurkezteko azken eguna, azaroren 9a izango da.
Jasotzen diren lan guztietatik 12 aukeratuko dira eta horiek 2016ko egutegian argitaratuko dira egilearen izen abizenekin batera. Horretxegatik, lanak aurkezterakoan ere, egilea nor den azaltzea ere eskatzen da. Argazkiak ez dira ordainduko baina azalerako aukeratzen den irudiaren egileak 150 txantxi jasoko ditu sari gisa.
Lanak, honako helbide elektroniko honetara bidali behar dira: euskera@onati.eus Argibide gehiagorako, udaletxera telefonoz deitu daiteke, 943.780411 zenbakira eta Xabier Zabaletarekin, euskara teknikariarekin berba egin.
Udal egutegia, udal bulegoetan, herriko denda, zerbitzu lokal, enpresa eta eskola guztietara doan banatzen da eta soberan dauden aleak, Turismo Bulegoan, prezio sinbolikoan saltzen dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!