Helduen eskolak ikasturte berrirako matrikula epea zabalik du hilaren 15era arte.

2013/09/11
Iaz, 68 ikasle aritu ziren maila ezberdineko eskolak hartzen.

  Oñatiko helduen eskola Larraña institutuan kokatzen da. Bertan, irakaskuntza arautuan, oinarrizko alfabetizazio eskolak ematen dira eta DBHko titulua eskuratzeko eskolak ere bai. Formazio ez arautuan berriz, unibertsitatean sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzako azterketak prestatzeko aukera dago. Horrezaz gain, ingelesa, frantsesa eta informatikako ikastaroak ere ematen dira. Eskolak, arratsaldez izan ohi dira.

  Iaz, Oñatiko helduen eskolan 68 ikasle eta lau irakasle aritu ziren. Aurten zenbat izango diren esaterik ez dago matrikula epea irekita baitago hilaren 15era arte. Interesa duenak, informazioa Larraña institutuan eskuratu dezake eta izena ere bertan eman behar du, goizez, 10etatik ordu batera eta arratsaldez, 4retatik 7etara. Telefono aberriz, 943. 78 35 77 da.

  Udalak bestalde, urtero diru laguntza ematen dio EPA edo helduen heziketa iraukorreko zentroari. 2012-2013 ikasturtean izandako gastuei aurre egin ahal izateko 4.000 €ko diru laguntza ematea erabaki berri du udal gobernu taldeak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!