Gaur amaitzen da Udaleku irekietan eta Arte udalekuetan izena emateko epea

2020/04/03
Card image cap

  Udaleko Haur eta Gazteria sailak antolatuta, ekainaren 29tik uztailaren 24ra egingo dira Udaleku irekiak eta Arte udalekuak. Parte hartu nahi duten neska-mutikoen izen-ematea gaur amaitzen da.

  Izen-emate orria www.oñati.eus webgunean zintzilikatuta dago eta, beraz, on line egin daiteke, haurraren matrikularen ordainagiria atxikiz. Zalantza edo zailtasunen bat izanez gero telefono zenbaki honetara deitu daiteke 688 634 340, 16:00tatik 19:00etara.

  Udaleku Irekietan 4-12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute, Arte udalekuetan berriz, 9-16 urte artekoek. Bi aisialdi ekintza hauek goizez egingo dira, 10:00tatik 13:00tara uztaileko lehen lau asteetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!