Oñatiko udala

Euskara azterketa egingo zaie udaleku irekietan edota uda kanpainan begirale izan nahi baina agiria ez dutenei

2022/04/27
Card image cap
Astelehenean eta Gaztelekuan egingo da euskara froga

  Udaleku irakietako eta uda kanpainako begirale lanpostuetarako C1, EGA edo 3.hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea eskatu zuen Udalak. Hautagai askok, gehienek, agiria badute, baina halakorik egiaztatu ezin dutenei maila badutela erakusteko euskara froga egingo zaie astelehenean, maiatzaren 2an. Gaztelekuan izango da eta aukeran, bi ordu zehaztu dira azterketa egiteko, 9:30tan edo 15:00tan. Euskara azterketa egin behar dutenen zerrenda ez da kaleratu oraindik, begirale izateko eskaera aurkeztu dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen ari direlako udal teknikariak. Dena den, hautagai bakoitzak badaki euskara agiririk duen ala ez, eta bestela ere, begiraletarako onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak astean kaleratuko dira; bertan adieraziko da euskarazko azterketa nortzuk egin beharko duten eta ordua ere zehaztuko da.

  170en bat gazte dira udako aisialdi programa ezberdinetan begirale izateko eskaera bete dutenak: 150 udaleku irekietarako eta 20 uda kirol kanpainarako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!