Oñatiko udala

Errepide mozketa eta autobus zerbitzuan aldaketak izango dira larunbat arratsaldean, duatloia dela eta

2023/03/14
Card image cap

  Larunbat arratsaldean Oñatiko Duatloia jokatuko da eta Elorregi eta Oñati arteko GI-2630 eta Arantzazurako GI-3591 errepideak itxi egingo dira, 16:30etatik 18:30etara.

  Korrika osatu beharko diren hasiera eta amaierako sektoreak erdiguneko kaleetan zehar egingo dira baina bizikletako tartean Elorregirainoko joan-etorria birritan egingo dute kirolariek eta luzeagoa izango den lehenengo itzulian Arantzazuko bidean gora Urtiagaineraino joango dira. Horrek, Oñati eta San Prudentzioko bidea eta Arantzazukoa moztea eragingo du. Ondorioz, Arrasate eta Zumarraga elkar lotzen dituen autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira, probak dirauen bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!