Oñatiko udala

Errepide mozketa eta autobus zerbitzu etena izango da bihar arratsaldean

2019/03/22
Card image cap
16.30 eta 18:15tara Oñati eta San Prudentzio arteko errepidea itxi egingo da

  Bihar Oñatiko Duatloia jokatuko dela eta GI-2630 errepidea eta GI-3593 errepidea itxi egingo dira. GI-2630 errepidea, San Prudentziora doan errepide nagusia da eta konkretuki Oñati eta San Prudentzio artean itxiko da. GI-3593 errepidea berriz, Olaterako errepidea da eta  Lamiategiko bidegurutzera bitartean itxiko da. Bi errepide hauek 16.30-18:15 bitartean itxiko dira. Arrasate edo Bergara aldera joateko, Udana eta Deskargatik barrena joan beharko da. San Prudentzioko bidegurutzean, Oñatirako bidea itxita dagoela jakinarazten da kartel bidez. Herrri barruan ere San Juan kalea eta Atzeko kalea itxita mantenduko dira ia bi orduko tarte horretan.

  Errepide mozketa honek autobus zerbitzuari ere eragingo dio. Lurraldebuseko autobus zerbitzuan eta konkretuki DG04 Arrasate eta Zumarraga elkarlotzen dituen linean aldaketak izango dira. Zumarragatik 16:25etan irtengo den zerbitzua Oñatiraino iritsiko da soilik eta Olakuako geltokian geratuko da. Hala, 17:20tan Arrasatetik irten beharko litzatekeen autobusa bertan behera geratuko da eta Olakuara iritsi den hori Zumarragara abiatuko da 17:45tan.

  Era berean, eta herri barruan, tarteka hainbat kale trafikorako itxiko dira,  goizez, 10:30tatik 12:00tara eta arratsaldez, 16:00tatik 19:00ak bitartean. Trafiko eten hauen berri ematen duen oharra egin du Duatloiaren antolakuntza taldeak eta kopiak etxe atarietan jarri dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!