Erdiguneko kaleak eta zenbait auzo bide itxi egingo dira bihar, 16:45etatik 18:00tara
Bihar arratsaldean jokatuko den XXIX. Oñatiko duatloiaren eraginez erdiguneko hainbat kale eta errepide itxi egingo dira 16:45etatik 18:00tara. Korrika sektorea erdiguneko kaleetatik osatuko da eta bizikletarena Foruen enparantza-Berezao-Murgia-Udana-Foruen enparantza zirkuitoan. Ondorioz, erdiguneko kaleak ez ezik, Arantzazuko Ama kaletik Udanarako errepidea eta Berezao, Murgia eta San Martin auzo inguruko beste hainbat bide trafikorako itxiko dira bihar, 16:45etatik 18:00tara. Oñatitik Elorregiko bidegurutzerainoko errepide nagusia berriz, zabalik eta erabilgarri mantenduko da.
Duatloia dela eta izango diren kale eta errepide mozketen jakinarazpen oharrak herriko atarietan jarri ditu antolaketa taldeak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!