Oñatiko udala

Ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak

2022/05/11
Card image cap
Lau orduko sei saio egingo dira maiatza eta ekainean

  Bere negozio ideia garatu eta enpresa bihurtu nahi duten, edo dagoeneko enpresa sortzeko urratsa eman berri duten ekintzaileentzat, prestakuntza tailerrak antolatu ditu Debagoienako Garapen Ekonomikorako Agentziak. Era honetako formazio tailerrak aldika antolatu ohi ditu Mankomunitateak, eta hurrengoak, maiatza amaiera eta ekainean egingo dira.

  Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak landuz hasiko da tailer sorta, hau da, ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, autonomo izaera, alokairu kontratuak edota finantziazioa eta laguntzak aztertuz. Maiatzaren 30ean egingo da lehen tailer hori. Ekainaren 3an, negozio txikiak abian jartzeko izapideak landuko dira, hau da, gizarte segurantza eta ogasun gaiak, edota udalaren eta beste administrazioen aurrean bete beharreko tramiteak azalduko dira. Ekainaren 6 eta 10ean negozio txikien oinarrizko kudeaketa gaia landuko da, oinarrizko kontzeptu ekonomiko-finantzarioak, aurrekontu, albaran, faktura eta antzerako erabilera arrunteko dokumentuak eta prezioak eta kosteak kalkulatzeko oinarrizko tresnak, besteak beste. Azken bi saioak ekainaren13 eta 17an izango dira eta fiskalitatea bereziki aztertuko da, hau da, zergabidea, TicketBAI, errenta aitorpena, BEZa eta abar.

  Tailerrak maiatzaren 30etik ekainaren 17ra bitarteko astelehen eta ostiraletan emango dira, Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan, 9:30tatik 13:30tara. Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako tailerrak doan dira eta batean edo gehiagotan parte hartu daiteke. Baina plazak mugatuak dira eta aurrez izena ematea eskatzen da. Gainera, gutxieneko partaide kopuru bat elkartuko ez balitz, tailerra bertan behera geratuko litzateke. Informazio gehiago edota izena emateko www.debagoiena.eus atarian sartu behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!