Dirulaguntzaren bigarren zatia ordainduko zaio Olaso Dorrea Fundazioari, Udalarekin duen hitzarmenaren baitan

2022/01/25
Card image cap
Naziometroaren ekimena susteatzeko sinatu zen elkarlan hitzarmena

  Martxoaren 22an sinatu zuten Oñatiko Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak elkarlan hitzarmena, Naziometroa ekimena gauzatzeko helburuz. Hitzarmen horren baitan udalak 3.500 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu zuen eta lehen zatia, erdia, orduan ordaindu zen. Orain, bigarren zatia, 1.750 euro, ordaintzeko erabakia hartu da Alkate Dekretuz.

  Olaso Dorrea Fundazioa Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategia ekimenaren sustatzaile da. Ekimen horren baitan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldearekin batera, Naziometroa, Euskal Burujabetzaren Barometroa ikerketa abiatu du Fundazioak.

  Naziometroak euskal herritarren nahi eta gogoen inguruan ezagutza zabalagoa izateko aukera emango du eta euskal herri erakundeen esku-hartze eta interbentzio ildoak zehazkiago eta ezagutza gehiagorekin aurrera eramateko aukera ahalbideratuko du, baita udal mailan ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!