Oñatiko udala

Diploma banaketa ekitaldi berria egingo du gaur MUko Enpresagintza fakultateak

2022/05/20
Card image cap
LEINN graduko eta masterreko 150 diplomaturi emango zaie agiria, arratsaldean

  Estatuan aitzindaria da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatea Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua eskaintzen. Gaurko diploma banaketa ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian egingo da 18:00tan eta bertan bat egingo dute Oñati, Irun eta Bilboko campusetako LEINN graduko zein masterreko diplomatuek.

  Pandemiak hala eraginda, bi promoziotako diplomatuak protagonista izango dira arratsaldeko ekitaldian: 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetako LEINN gradukoak eta Intraekintzailetza eta Berrikuntzako nazioarteko masterrekoak. Guztira, 150 lagunek jasoko dute beraien diploma. Horietatik 146 Enpresagintza fakultateko campusetako graduatuak dira, 44 Oñatiko campusekoak. Beste lau lagunek MINN deritzon masterra amaituta jasoko dute diploma.

  Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekano Lander Belokik irekiko du ekitaldia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateari emango dio hitza. Gainera, gradu eta graduondo zenbait ikaslek ere hitz egingo dute, ikaskideen ordezkari gisa. Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak itxiko du diploma banaketa ekitaldia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!