Oñatiko udala

Diploma banaketa egingo du gaur MUko Enpresagintza Fakultateak

2022/05/13
Card image cap
Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako graduko eta hainbat masterretako 177 diplomaturi emango die agiria, arratsaldean

  Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen diploma banaketa ekitaldia Donostiako Kursaalean egingo da 18:00tan. 2020-2021 ikasturteko Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako graduko, unibertsitate-masterretako eta profesionalentzako programetako 177 laguni diplomak emango dizkiete.

  90 lagun 2020-2021 promozioko myGADEko graduatuak dira, tartean Oñatiko campusean ikasi duten 54; 65ek berriz, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako unibertsitate-masterra, Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko masterra, Marketin Digitaleko masterra eta Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko masterra amaitzeagatik jasoko dute diploma, eta gainerako 22ek, lidergo eta coaching arloan profesionalentzat zuzendutako programak amaitzeagatik.

  MUko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik irekiko du ekitaldia, ondoren, Orbeako zuzendari gerente Jon Fernandezek hitzaldia emango du. Gainera, gradu, graduondo eta profesionalentzako programetako zenbait ikaslek ere hitz egingo dute, ikaskideen ordezkari gisa. Halaber, graduko espediente akademikorik onenak aipatuko dira. Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak itxiko du diploma banaketa ekitaldia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!