Datozen egunotan kobratuko dira 2012ko larreratze kanpainari dagozkion tasak.

2012/04/17
Iazko urte akaberan jaso ziren eskaeren arabera foru aldundiak baimendutako abereen berri jasotzearen zain egon dira udalean.

   Izan ere, iaztik, larreratze udal tasak ez baitira eskaera udaletxean tramitatzean kobratzen baizik eta Diputazioak behin behineko baimenak bidali ondoren. Orduan, udal arduradunek tasaren kobrantza bideratzen dute eta ordainagiri horrekin jada larreratze baimena behin betiko bihurtzen da. Dena den, ganaduzaleei, behin betiko baimena postaz bidaltzen zaie.

  Astean zehar iritsiko da foru aldundiak baimendutako animalien jakinarazpena udaletxera. Hori da behintzat Donostiatik adierazi dena. Eta diputazioko agiria eskutan larreratze tasak kobratzen hasiko dira.
Aloña inguruan larreratuko diren behi eta behorren kasuan, behin betiko baimena jasota ganadua mendira eraman ahal izango da.

  Artaldeen kasuan, aurrez, azteria edo sarnaren aurkako tratamendua egin zaiela egiaztatu beharko dute artzainek. Horretarako, artaldea mendira eraman aurretik, osasun baldintza egokietan dagoela ziurtatzen duen albaitariaren agiria aurkeztu beharko da.

  Artzainen baimen tramitazioa beraz pitin bat aldatzen da. Orain, diputazioak baimendutako animalien kopuruaren arabera dagozkien tasa kobratuko zaien arren, baimenak ez baitu behin betiko izaera izango, albaitariaren agiria udaletxean aurkezten ez den bitartean.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!