Oñatiko udala

Berezao, Murgia eta Olabarrietako hainbat etxeri eragingo dien argi mozketa egingo da asteazkenean, abenduaren 2an

2020/11/27
Card image cap
Urriko haizeteak apurtu zituen bi zutoin aldatuko dira

  Urriaren 20-21ean hego haizeak bazterrak astindu zituen eta Oñargiko bi argindar zutoin kaltetu zituen. Ondorioz, urriaren 21eko goizean hainbat auzotan eta Olakua, San Lorentzo, Ugarkalde eta San Martinen ere argindarrik gabe egon ginen hainbat orduz. Matxuraren behin behineko konponketa egin zen orduan baina behin betikoa egingo da asteazkenean, abenduaren 2an. Horretarako, kaltetuta dauden bi argindar zutoin aldatuko dira.

  Aireko linea elektrikoari eusten dioten bi zutoin aldatuko dira eta noski, linea bera bertara lotuko da, lanak egiten diren bitartean, argindar hornidura eten eragingo delarik. Argindar mozketa horrek Berezao, Murgia eta Olabarrieta autozko 58 eraikini eragingo die.

  Argi kentze honek modu ezberdinean eragingo die batzuei eta besteei. Argi mozketa laburrena Olabarrieta auzoko 44, 46, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 68, 71, 73, 74, 75, 76, 77, 78, 79, 80, 90 eta 93 zenbakidun baserri eta eraikinei eragingo die, inguru horretan argia 8.30tatik 10:00tara eta 17:30tatik 18:00tara kenduko da.Luzeagoa izango da beste 38 eraikinei eragingo diena, 8.30tatik 11:00tara eta 17:00-18:00kenduko baita, konkretuki, Berezao auzoko 43, 44, 45, 46 eta 47 zenbakidun etxeei; Murgia auzoan, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34 eta 36. zenbakidun eraikinei eta Olabarrieta auzoan, 55, 60 eta 61 zenbakidunei. Abenduaren 2an, asteazkenean, argi mozketa honek eragingo dien etxe guztietan jakinarazpenak jarri edo eramango dira.

  Olabarrieta auzoko baso batean kokatzen dira aldatuko diren bi argindar zutoin horiek. Bide batez, inguruko arbola batzuk ere botako dira, argindar linearen segurtasun eremua garbi mantentzeko eta balizko haizete berriek urrian izan ziren ondorioen antzekoak eragin ez ditzaten.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!