Oñatiko udala

Berakatz zopa lehiaketan parte hartzeko izena eman daiteke hilaren 26ra arte

2025/09/18
Card image cap
Iazko irabazleak (Arg: Goiena)
Lehiaketa irailaren 30ean egingo da

  Bi pertsonaz osatutako taldetan parte hartu behar da berakatz zopa lehiaketan. Plaza mugatuak dira eta gehienez 15 bikotek parte hartu ahal izango dute. Lehentasuna oñatiarrei emango zaie, baina dauden plazak baino jende gehiagok izena emango balu, zozketa egingo litzateke. Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten bonoak emango zaizkio osagaiak erosteko. Udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz eta parte hartzaileen esku utziko da sua eta ontziteria eramatea. Prestaketa lanak plazan egingo dira eta gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideek 13:00etarako prestatu beharko dute berakatz zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren. Bi sari banatuko dira: 200 € irabazleentzat eta 100 € bigarren sailkatzen direnentzat. Parte hartzen duten guztien artean herriko jatetxe batean bi pertsonentzako afaria zozkatuko da.

  Irailaren 30ean, San Migel bixamon egunean, egingo den berakatz zopa lehiaketan parte hartzeko izena aurrez eman behar da, Kultur etxean, aurrez aurre, telefonoz, 943 780 353 zenbakira deituta edo posta elektronikoz: kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera mezua bidaliz. Gaur ireki da izena emateko epea, irailaren 26ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!