Oñatiko udala

Azaroaren 4an izango da Oñatiko Laburmetraien Rallya

2023/07/07
Card image cap
Antolatzaileak hasi dira XIV. saioa prestatzen

  Astean jakinarazi dute laburmetraien rallyko arduradunek hurrengo hitzordurako data, zapatuarekin etorriko den azaroaren 4a, esan bezala. Partaideei emango zaien gaia ere, zehaztuta dutela dirudi, hala pentsarazten saiatu dira behintzat sare sozialetan zabaldu duten argazkiaren arabera, baina noski, gaia zein izango den erakutsi gabe. Izan ere, lanak osatzeko gaia edo generoa, egunean bertan jakinarazten zaie partaideei, lehen orduan egiten den aurkezpen ekitaldian.

  Oñatiko Laburmetraien Rallyko partaideek 11 ordu izaten dituzte, gehienez, 3 minutuko ikus-entzunezkoak osatzeko. 8:00etan egiten da aurkezpena eta orduan jakinarazten du antolakuntzak zein gai edo generoren bueltako lanak egin beharko diren eta herriko 10 toki ere zehazten da, horietako bitan grabatutako irudiak azaldu daitezen. 19:00etarako lanak entregatu behar dira eta gauean izaten den proiekzio publikoaren ondoren, sari banaketa ekitaldia egiten da. 20 taldetara mugatu da azken urteetan partaide kopurua eta urtetik urtera muga hori geroz eta hurbilago dago, partaidetza handituz baitoa.

  XIV. laburmetraien rallyrako ia 5 hilabete falta diren honetan jakinarazi da lehiaketarako eguna: azaroaren 4a.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!