Auzo jaietako batzordeekin bilera deitu da datorren asteazkenerako

2022/03/02
Card image cap
2022ko egutegia zehaztu nahi da, besteak beste

  Ohikoa izaten da urte hasieran udaleko kultura ordezkariak eta auzo jaietako antolatzaileak bilera egitea. Aurten ere egingo da, asteazkenean, martxoaren 9an.

  Osasun egoerara egokituta hainbat auzo jai berreskuratu ziren iaz eta San Miel Txikixak, Errekalde, Triana, Bidebarrieta, Atzeko kale edota San Martingo jaixak ospatu ziren. Gehiengo zabala txertatuta dagoen honetan auzo gehiagotan animatu daitezkeela uste dute kultura arduradunek, eta jaietako batzordeekin bilera egitea erabaki dute.

  2022ko auzo jaien egutegia zehaztuko da, data hurbildu ahala momentuko osasun egoerara egokitu beharra tokatu litekeela jakinik ere. Udal dirulaguntzak, eskaerak eta amaieran kontu-kitatze edo likidazioak nola eta zein epetan aurkeztu azalduko zaie auzo batzordeetako ordezkariei eta udalak jarri ditzaken baliabide materialak ere argituko dira.

  Auzo jaietako batzordeekin bilera hilaren 9an, datorren asteazkenean, 18:30tan, egingo da kultur etxeko bilera gelan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!