Oñatiko udala

Arte udalekuetan begirale izateko kontratatuko diren 2 lagunen izenak argitaratu dira

2015/06/08
Card image cap
Aurkeztu ziren hautagaien behin betiko puntuazioa ere kaleratu da

  Zerrendak, ohikoa denez, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai daude.

  Arte udalekuetan begirale izateko deialdira 5 lagun aurkeztu ziren baina horietako bi prozesutik kanpo utzi ziren ez baitzuten eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu. Beste hirurei adierazitako formazio akademiko eta esperientzia baloratu zaie eta behin betiko puntuazioaren arabera, puntu gehien lortu dituzten biak kontratatzea erabaki du Udalak. Puntuazioa eta horren arabera kontratatuko diren bi arte begiraleen izenak bereziki azpimarratuta duen taula gaur goizean argitaratu da.

  Udalak, puntuazio altuena lortu duten bi lagunak kontratatuko ditu. Ekainaren 29tik uztailaren 30a arteko lan kontratua egingo zaie, goizeko 9.30tatik 13.30ak arteko lanaldiarekin. Arte udalekuek lau asteko iraupena izango dute, ekainaren 29tik uztailaren 24ra baina Udalak, begiraleen prestaketarako denbora kontutan hartu du kontratuaren iraupena luzatu eta hilabetekoa bihurtuz. Izan ere, arte udalekuen egitarau orokorra finkatzeko begiraleek eta Gaztedia teknikariak bilera egingo baitute datozen egunotan, eta beharrezko materiala eta jarduna prestatzeko ere, hainbat ordu hartu beharko dituzte.

  Arte udalekuak, 11-15 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Arte plastiko teknika ezberdinak landuko dira goizeko 10.00etatik 13.00ra. Arte udalekuak doan dira baina plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea eskatzen da. Ostiralean, hilaren 12an amaitzen da hain zuzen ere, izena emateko epea. Izena, Gaztelekuan eman behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!